Gaztetxearekin bizikleta bidaia Frantziarat

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 7a

Elizondoko Gaztetxeak bizikleta bidaia anto­latu du Loirarat (Fran­tzia) joateko. Saint­ Nazaretik Or­lean­­sera arteko 280 kilometroak egiteko asmoa dago, Loira ibaia­ri jarraikiz gizateriaren ondare izendatutako tokiak ezagutuz eta herrixkak, gazteluak eta naturguneak ikusiz. Informazio bilera ortzegun honetan, hilak 9, eginen da Gaztetxean, 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun