Bertsopaper lehiaketako sariak banatu dira Baztan-Malerrekan

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 7a

Bertsozale Elkartea

Nafarroako Bertsozale Elkarteak hezkuntza arautuan antolatzen duen bertsopaper­ lehiaketaren barne, Baztan eta Malerrekako bertsopaper sarien banaketa egin da berriki. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailan, lehen saria Baztan Ikastolako Oier­ Ariztegik lortu du eta eta 5. eta 6. mailan Doneztebeko San Miguel eskolako Uxue Ibarrolak. DBHko 1. eta 2. mailan, Doneztebeko Mendaur institutuko Jon Al­da­bek­ hartu du lehen saria eta 3. eta 4. mailan, Lekaroz institutuko Sukil Etxe­ni­kek­.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun