Baztango 50 entitatek Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu dute

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 7a

Bai Euskarari ziurtagiria jaso duten baztandarrak, gan den ortziralean Arizkunenean. Juan Mari ONDIKOL

Ekainaren 3ean egin zen ziurtagiri banaketa Arizkunenean

Guztira 50 enpresa, saltoki eta era guztietako entitatek eskuratu zuten Bai Euskarari Ziurtagiria Baztanen, joan den ortziralean, ekainaren 3an Elizondokon egin zen banaketa ekitaldian.

Guztira 50 enpresa, saltoki eta era guztietako entitatek eskuratu zuten Bai Euskarari Ziurtagiria Baztanen, joan den ortziralean, ekainaren 3an Elizondokon egin zen banaketa ekitaldian.

Horietatik 6k "Zerbitzua eta lana euskaraz" maila lortu dute; 25ek "Zerbitzua euskaraz" maila; eta 19k "Bidean" maila. Azpimarragarria da, aurten 2 entitate berrik eskuratu dutela Ziurtagiria: Etxenikea landa-etxeak eta Ilargi ostatuak. Bertze bi entitatek aldiz, mailaz igotzea lortu dute: Astiz Anaiak zurgindegia "Zerbitzua Euskaraz" maila izatetik "Zerbitzua eta Lana Euskaraz" maila izatera igaro da; Lur dantzalekua berriz, "Euskararen Bidean" mailatik "Zerbitzua Euskaraz" mailara pasa da. Banaketa ekitaldian izan ziren Virginia Aleman Baztango alkatea, Izaskun Goñi Bertizko Partzuergoko gerentea, nahiz Rober Gutiérrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria.

Baztango alkate Virginia Alemanek Bai Euskarari Ziurtagiria lortu duten entitateak zoriondu zituen eta Udalak Bai Euskarari Ziurtagiriaren proiektua babesten nahiz bertan parte hartzen segituko duela ziurtatu zuen, bere erranetan hizkuntzak zaindu egin behar baitira: "Gure ustez, hizkuntzak gorde, zaindu egin behar dira eta bere erabilera errekuperatu behar da. Eta horixe da Baztan osoan egiten ari garena: euskara bultzatzen ari gara Bai Euskarari Ziurtagiriaren bidez". Eta gaineratu zuen, helburu hori lortzeko Udalak, gizarte erakundeek eta euskalgintzak guztiek batera egingo dutela lan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun