Elizondon gida eta arma baimenak lehengo medikuaren etxean eginen dira

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 7a

Ekainaren 8tik hasita, asteazkenero eginen da 08:00etatik 13:30era

Ekainaren 8tik hasita, asteazken honetatik aitzinera, gida baimena eta arma baimena berritzeko mediku errekonozimentuak Elizondoko lehengo medikuaren etxean, osasun zentroaren parean eginen dira, 08:00etatik 13:30era. Aipatu, gida baimena berritzeko ez dela argazkirik behar, orain gida baimena telematikoki berritzen delakoz; arma baimenerako, ordea, bai, beharrezkoak dira argazkiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun