Baztanek 4-0 irabazi dio Uharte Arakil-i Herriarteko pilota txapelketan

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 8a

Baztango taldea ere ederki ari da Nafarroako Herriarteko pilota txapelketan. Asteburu honetan Uharte Arakilen aurka jokatu du eta lau partidak irabazi ditu.

Kimuen kategorian, Baztango Gaskue eta Irazokik 18 eta 3 irabazi zieten Uharte Arakilgo Navarro eta Cordon-i.

Haurren kategorian, Albiasu eta Oskozek 18 eta 1 irabazi zieten Ancin eta Iribarren-i.

Gazteen kategorian, Uhartekoak azaldu ez zirenez, partida 22-0 irabazitzat eman zieten Baztango Arizmendi eta Apeztegiari.

Helduen kategorian, Otxandorena eta Uhartek 22 eta 6 irabazi zieten Irañeta eta Irañetari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun