VI. Mintza Eguna eginen da ekainaren 4an Elizondon

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 3a

VI. Mintza Eguna izanen da aurtengoa Utzitako irudia.

Egun pasa antolatu dute mingainak dantzan jartzeko

Topaguneak, euskaltegiek eta euskalgintzako bertze zenbait eragilek VI. Mintza Eguna antolatu dut. Elizondon izanen da ekainaren 4an, larunbata. Mintzapraktika mugimenduaren tamaia ezagutzera ematea gain, ikasturteari bukaera emateko elkartuko dira Euskal Herri osotik etorritako solaskideak.

Egun pasa ederra antolatu dute Elizondoko txokoak eta historia hobeto ezagutzeko. Mingainak dantzan paratzeko aukera ere izanen dute bertaratzen direnek. Hori baita aurtengo Mintza Egunaren leloa ‘Mingainak dantzan’.

Bazkariaren ondoren mintzapraktika egitasmoen bilakaeran garrantzitsuak izan diren erakunde eta lagunei opari banaketa eginen diete.

Hona hemen egitaraua:

11:00etan Ongi etorria eta hamaiketakoa Merkatu plazan

12:00etan Ibilaldi gidatua tokiko berezitasunak ezagutzeko

13:30ean Mintzabermuta

14:30ean Bazkaria Merkatu Plazan (eguraldi txarra eginez gero frontoian)

16:00etan Sari banaketa

16:30ean Euskal erromeria

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun