Iruritarrak Salbatore Bestatan murgilduko dira

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 31

Herriko gazteek urtero bezala bazkaria izanen dute Baigorrin. Utzitako argazkia

Eguediko 12:00etan emanen zaie jaiei hasiera txupinazoarekin

Ekainaren 1eko, asteazkena, eguerdiko hamabietan emanen zaie hasiera Iruritako Salbatore Bestei. Igandera arte bestak ez du etenik izanen. Haur, gazte, heldu eta zaharrentzat ekitaldiz beteriko programa prestatu dute aurtengoan ere.

Ekainaren 1eko, asteazkena, eguerdiko hamabietan emanen zaie hasiera Iruritako Salbatore Bestei. Igandera arte bestak ez du etenik izanen. Haur, gazte, heldu eta zaharrentzat ekitaldiz beteriko programa prestatu dute aurtengoan ere.

Ekainaren 5ean, igandea, eginen da III. Herri Lasterketa. Haurrek 10:30ean ekinen diote lasterketari eta helduek 11:30ean. 7,5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute helduen mailako gizonezkoek, emakumezkoentzat bortz kilometroko ibilbidea prestatu dute antolatzaileek.

Egunez egun honako ekitaldiak antolatu dituzte Salbatore jaietarako.

 

Ekainak 1, asteazkena, Bezpera

12:00 Txupinazoa. Ondoren herri buelta Baztango Gaiteroekin

17:00 Haurrendako jokuek eta merendue

19:00 Trinketeko IV. Esku pilota txapelketako finalak

18:30-20:30 Dantzaldia Joxe Angelekin

 

Ekainak 2, ortzeguna, Salbatore eguna

09:00 Karpa garbitzea

10:00 Dianak

11:00 Meza nagusia

12:00 Herriko dantzarien erakustaldia

13:00 Luntx herrikoia

17:30 Bertso poteoa

19:30 Rantxerak Txutxin Ibañezekin

22:00 Mutildantzak

00:30-04:00 Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin

 

Ekainak 3, ortzirala, Haur eta jubilatuen eguna

09:00 Karpa garbitzea

10:00 Dianak Baserrietan

11:30 Haurrendako jokuak Erreboteko plazan

13:30 Haurrendako bazkaria karpan

14:00 Jubilatuen Bazkaria Olari jatetxean eta Gazte Bazkaria Baigorrin

15:30 Haurrentzako jokuak

18:00 Txokolatada

20:00 Dantzaldia Laiotz taldearekin

21:30 Mutildantzak

23:00 Rock Kontzertua

01:00-04:30 Dantzaldia Laiotz taldearekin

 

Ekainak 4, larunbata

09:30 Karpa garbitzea. Zikiroko mahai patzea.

10:00 Dianak Txarangarekin

11:00-13:00 Haurrendako eskulan tailerra

12:00 Aranabiako pala goma txapelketako finalak

14:00 Zikiro jatea Julio Soto eta Sustrai Colina bertsolariekin. Ondoren txaranga

20:00 Tximeleta taldearekin dantzaldia

21:30 Mutildantzak

01:00-05:00 Gaupasa Tximeleta taldearekin.

 

Ekainak 5, igandea

10:30 IV. Haur Krosa

11:00 Meza Nagusia

11:30 III. Herri Lasterketa

12:30 Sari banaketa eta luntxa partehartzaileendako

18:00 Dantza erakustaldia

19:30-21:30 Aierrik taldearekin dantzaldia

21:30 Mutildantzak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun