‘Baztan’ fimaren bigarren zatia grabatzen hasi da Iñaki Elizalde zuzedari nafarra eta bere lan taldea. Agoteei buruzko istorioaren aro garaikidea da errodatuko dutena ekainan zehar. Baztanen eta Euskal Herriko beste leku batzuetan eginen dituzte grabaketak. Iazko martxoan filmaren zati bat grabatu zuten eta orain aro garaikidean gertatzen den zatia grabatuko dute. Urtea bukatzen denerako bukatu nahiko lituzkete grabaketa guztiak.
Lazo Visual eta Orrega Filma ekoiztetxeek estreinaldia 2012ko urte hasieran izatea espero dute.
Carmelo Gomez, Unax Ugalde, Kandido Uranga eta Txema Blasco dira filmeko aktore nagusiak, eta haiekin batera Baztango hainbat bizilagun ari dira parte hartzen pelikulan.