Elizondoko lau gazte zauritu dira Arizkunen izandako auto istripuan

Ttipi-Ttapa 2011ko maiatzaren 27a

Suhiltzaileak iraulitako todoterrenoaren inguruan lanean. Ondikol

Ordoki auzoan izan zen istripua ortzegun ilunabarrean

Lau gazterekin zihoan todoterrenoak istripua izan zuen ortzegun arratsaldean , 19:30 aldera, Arizkungo Ordoki auzoan, Azpilkueta Erratzurekin lotzen duen bidegurutzearen parean. Kolpearen ondorioz, auto barrenean zihoazen Elizondoko gazteak zaurituak izan ziren.

Ibilgailua Elizondora bidean zihoan, eta N-121Bko 55. kilometroan bidetik atera zen. Antza, bertze ibilgailu bat errepidera sartu zenean, Nissan Terranok bolantea biratu egin zuen bertze autoa ez jotzeko eta horren ondorioz, bidetik atera eta irauli egin zen.

Ibilgailuan lau gazte zihoazen: 18 urteko mutil eta neska batek zauri larriak izan zituzten ibilgailu barrenean harrapatuak gelditu zirelako eta 18 eta 19 urteko bertze bi gazteak arin zauritu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun