Baztango mapa politikoa irauli du Bilduk

Ttipi-Ttapa 2011ko mai. 23a, 16:53

UPNk baino berrogei boto inguru gutiago eskuratu ditu Bilduk bai udal hauteskundeetan zein Nafarroako Parlamenturako bozetan. NaBai, aldiz, hustu egin da eta 2007ko udal hauteskundeetan 1.931 boto izatetik orain 388 izatera pasatu da.

UPNk baino berrogei boto inguru gutiago eskuratu ditu Bilduk bai udal hauteskundeetan zein Nafarroako Parlamenturako bozetan. NaBai, aldiz, hustu egin da eta 2007ko udal hauteskundeetan 1.931 boto izatetik orain 388 izatera pasatu da. Parlamenturako bozetan ere galera izugarria izan du Baztanen eta 1.116 boto galdu ditu. PSN-PSOEk ez du lortu zinegotzi bakar bat ere eta Florentino Goñi buru duen Baztango Ezkerrak 2 zinegotzirekin konformatu beharko du 817 boto eskuratu ondotik.

Gauzak horrela, ekainaren 11n abiatuko den agintaldi berria honelaxe osatuko da:

• UPN:            5 zinegotzi

• Bildu:            5 zinegotzi

• Ezkerra:        2 zinegotzi

• NaBai:           zinegotzi 1

Datu hauen argira, boto gehien eskuratu dituen alkate gaia UPNko Begoña Sanzberro bada ere, litekeena da Garbiñe Elizegi Bilduko zerrendaburua izatea Baztango alkatea hurrengo agintaldian, baldin eta, Ezkerrak edo NaBaik haren alde egiten baldin badute ekainaren 11n.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun