Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da Baztanen

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 20a

Maiatzaren 21ean, larunbata, ospatuko da Museoen Nazioarteko Eguna Baztanen. Elizondoko Jorge Oteiza Museo Etnografikoan sarrera doakoa izanen da. 12:00etan ‘Eguzkia lainopean’ izeneko erreportaia ikusteko aukera izanen da. Baserriko emakumeari buruzko ikusentzunezkoa da.

18:00etan bisita gidatua eginen da Cigaren obra, Baztango memoria bizia izenburupean.

Maiatzaren 22an ere museorako sarrera doan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun