Agoizko Alfredo Leon Mañuren kartelak iragarriko du aurtengo Baztandarren Biltzarra. 'Hirukien euria' izenburua du kartelak. Aurkeztu diren kartel guztiak ikusgai izanen dira Elizondoko Arizkunenea kultur etxean uztailaren 1etik 17ra.
Uztailaren 17an, igandea, ospatuko dute Baztandarren Biltzarra.