Baztango Udalak hauteskundeetarako bi egunen faltan onartuko du Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 19a

Elizondo, Irurita, Berroeta eta Erratzuko alkateak LOEE-a onartzearen aurka azaldu dira. Utzitako argazkia

Lau herritako alkateak erabakiaren aurka azaldu dira

Maiatzaren 20an, ortzirala, onartuko du Baztango Udalak Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua (LOEE) onartuko du. Udal hauteskundeetarako bi egunen faltan onartuko du legealdia honetan zuten konpromisoa burutzeko.

Maiatzaren 20an, ortzirala, onartuko du Baztango Udalak Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua (LOEE) onartuko du. Udal hauteskundeetarako bi egunen faltan onartuko du legealdia honetan zuten konpromisoa burutzeko.

Bilduk erabakia hauteskundeen ondorenean hartzeko eskatu zion udalari. NaBairen arabera ordea “LOEE ez onartzeak Udaleko Plan Orokorra (UPO) onartzea denboran atzeratzea ekarriko luke”. Bi urteko epean UPO ez bada onartzen jasotako dirulaguntza bueltatu beharraren arriskua izanen lukeelako.

Erratzu, Irurita, Elizondo eta Berroetako alkateak era LOEE onartzearen aurka azaldu dira. Baztango sektore desberdinetako eragileek hartutako erabakia izan behar duela erran dute. Lehenengo eztabaida eta aldaketak egiteko aukera herritarrei ere zabaldu behar zaiela diote. Ezin dela lehenengo plana onartu eta alegazioak ondoren aurkeztu inongo eztabaidarik gabe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun