Baztango XVIII. Mendi Ibilaldian izen emateko epea zabalik

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 18a

Baztango Mendigoizaleak aurtengo mendi ibilaldia prestatzen ari dira. XVIII. edizioa maiatzaren 29an, igandea, izanen da eta Elizondo hasi eta bukatuko da. Irteera puntua Baztandarren Biltzarraren egoitzan izanen da goizeko bederatzietan.

Elizondotik Gartzainera joanen dira Meakara bidea hartzeko. Meakatik Gartzipotera eginen du ibilbideak eta hemen lehenengo kontrola pasa beharko dute parte hartzaileek. Gartzipotetik Xaguxelaira eginen du ibilbideak Egurtegira joateko. Hemendik jeitsita Artesiagan bigarren kontrola izanen da Loilurzera abiatu aitzinetik. Azaldegi pasa ondotik Urballon izanen da hirugarren kontrola eta Elizondora jaitsi beharko dute ibilbideari bukaera emateko. Xehetasunak ikusteko www.baztangomendigoizaleak.org helbidean ikus daitezke.

Mendi buelta egin ondotik parte hartzaile guztiek frontoiko dutxak erabili ahalko dituzte.

Izen ematea internet bidez edo martxaren egunean bertan egiten ahal da. Internetez bidez www.mendizmendi.com helbidean eta egunean bertan 06:45etik aitzinera irteera puntuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun