Bildu Baztanen merendua eta bizikleta martxa

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 17a

Maiatzaren 19an, ortzeguna, 19:30ean Bildu Baztenek bilkura eta merendua antolatu du Iruritako Gizarte Bilgunean. Iruritarrei programaren aurkezpena eginen zaio, euren proposamen eta kezkak jasotzeko helburuarekin.

Maiatzaren 20ean, ortzirala, bizikleta martxa antolatu du. Elizondoko plazatik 18:00etan atera, Iruritara Landetatik joan eta errepide nagusitik Elizondoko plazara izanen da buelta. Ondoren ‘Mi Fa’ fanfarreak alaituta herri poteoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun