Baztango NaBaik Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua (LOEE) legealdi honetan onartzeko konpromisoa duela erran du. Hori izan dela legealdi osoko “lana eta erronka”.
Horrez gain Bilduri erran dio datorren hauteskundeetarako pertsonak aldatzen badira ere NaBai hauteskundeetara aurkezten dela eta beraz LOEE-a onartzea hasitako lanari jarraipena ematea izanen litzatekeela.
NaBairen arabera “LOEE ez onartzeak Udaleko Plan Orokorra (UPO) onartzea denboran atzeratzea ekarriko luke”. Bi urteko epean UPO ez bada onartzen jasotako dirulaguntza bueltatu beharraren arriskua izanen lukeelako.
Bilduk planaren zirriborroak familia bakarreko etxeak bultzatzeko apustua egiten duela erran zuen. Honen aurrean NaBaik LOEE dokumentua ez dela planaren zirriborroa erran du eta dokumentuaren xehetasun maila ez dela inolaz ere etxeen tamaian definitzera iristen.
Etxe hutsen aferaren tratamendua Udal Plan Orokorraren edukia dela gaineratu nahi izan du NaBaik eta ez LOEE dokumentuarena.