Bildu Baztanen ekitaldi jendetsua Elizondon

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 16a

Elizondoko plazan jende ugari elkartu zen Bildu Baztanen ekitaldian. Utzitako argazkia.

Bildu Baztanek hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia egin zuen maiatzaren 15ean, igandea, Elizondon. Ekitaldi jendetsua izan zen Elizondoko plazan egin zutena.

Fanfarre MI FA taldearen emanaldiarekin hasi zen ekitaldia, ondoren txalapartariak, bertsolariak eta hitzaldiak izan ziren. “Udaletxe ireki eta parte hartzaile baten aldeko aldarria” egin zuten Bildu Baztaneko kideek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun