Fibromialgia duten baztandarrek hemendik aurrera ariketa fisiko bereziak egiteko programa izanen dute. Nafarroako Fibromialgia Elkarteak (Afina) eta Baztango Udalak jarri dute martxan eskualdean gaixotasun hau dutenei tratamentu integrala eskaintzeko. Arizkunenea Kultur Etxean egiten dituzte gimnasia ariketa hauek.
Baztanen 240 lagunek fibromialgia dutela kalkulatzen da, biztanleen %3a. Gorputzeko guztiko mina eta nekea izaten dira sintoma nagusiak. Afinak eta Baztango Udalak martxan jarri duten programa honetan oraingoz 20 lagunek hartzen dute parte eta helburua ariketa desberdinen bidez min hori arintzea izaten da.