Maiatzaren 23an, astelehena, Baztango gazte bat epaituko dute Bilbon. 2008ko abenduaren 6an Konstituzio Espainiarraren aurkako manifestazio batean parte hartzeagatik epaituko dute. Fiskalak bere aurka hiru urteko kartzela zigorra eta 5 000 eurotik goitiko isuna eskatzen du.
Elkartasuna adierazteko eta epaiketarat joateko egun berean goizeko bederatzietan egin du hitzordua Baztango Ezker Abertzaleak Elizondoko Ziga plazan.