Baztango Bilduk Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua ondoko udalaren esku uzteko eskatu du

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 11

Bilduko kideek maiatzaren 10ean, asteazkena, eman zuten prentsaurrekoa Elizondon. Utzitako argazkia

Orain dagoen udal taldea ez denez hauteskundeetara aurkeztuko plana onartzeak ez duela zentzurik dio

Baztango Bilduk maiatzaren 10ean, asteazkena, hirigintzari buruzko prentsaurrekoa eman zuen. Eskualdeko egoerari buruzko gogoetak eta proposamenak aurkeztu zituzten. Oraingo udal taldeari Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua (LOEE) ondoko udalaren esku uzteko eskaera egin zioten. Izan ere Bilduren ustez “ez du zentzurik aurkeztuko ez den udal talde batek datozen urteetako Lurralde Okupazio Estrategia eta Eredua onartzea”.

Baztango Bilduk maiatzaren 10ean, asteazkena, hirigintzari buruzko prentsaurrekoa eman zuen. Eskualdeko egoerari buruzko gogoetak eta proposamenak aurkeztu zituzten. Oraingo udal taldeari Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua (LOEE) ondoko udalaren esku uzteko eskaera egin zioten. Izan ere Bilduren ustez “ez du zentzurik aurkeztuko ez den udal talde batek datozen urteetako Lurralde Okupazio Estrategia eta Eredua onartzea”.LOEE planak 2012rako Baztan 11.000 biztanletarat iritsiko dela aurrikusten du. Baina 2002tik 2010era 483 biztanle gehiago soilik daude, guztira 8081.  Datu horiek mahai gainean izanda Bilduri aurreikusupenak ez duela bilakera demografikoa kontuan hartzen iruditzen zaio eta planean aldaketak egin behar direla.

Bertzalde, zirriborroa Baztango herri guztietan eztabaidatu beharrekoa zela erran zuten Bildukoek, “adostasun eta babes maila handiagoko txostena izateko. Herri bakoitzaren beharrak desberdinak baitira”. 

LOEE planaren zirriborroak familia bakarreko etxeak bultzatzeko egiten duen apostua eztabaidagarria dela uste du Bilduk. “Sozialki eta lurralde aldetik ondorio handiak dituen gaia da, herri guneak eta eremu soziala desegituratzen dituena”.

Etxe hutsen gainean eragiteko eta etxebizitzen alokairua bultzatzeko udal ekimena jarri nahi du martxan Bilduk. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun