Baztan Ikastolak 40 urteko ibilbidea eginen du aurtengo ikasturtean. Baztan ikastola 1970. urtean sortu zen. Hori ospatzeko maiatzaren 7an bazkaltzeko elkartu ziren ikasle eta irakasle izandakoak. Elizondoko Antxitonea trinketean elkartu ziren. Bazkariaren ondoren dantzaldia ere izan zuten.