Bukatu da Baztango Emakumezkoen Frontenis Txapelketa

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 9a

Iruritako frontoian elkartu ziren parte hartzaile guztiak. Utzitako argazkia

Oronozko Mapik eta Iruritako Edurnek izan dira txapeldunak

Baztango Emakumezkoen Frontenis Txapelketa jokatu da otsailetik apirilera bitartean. Oronoz, Irurita, Arizkun eta Erratzuko frontoietan izan dira partiduak astero txandakatuz. Finala Iruritako Aranabia frontoian jokatu zen. Oronozko Mapik eta Iruritako Edurne 30-22 nagusitu ziren Iruritako Amia Iñarrea eta Arizkungo Maitan Etxeberriaren aurka.

Hirugarren eta laugarren posturako lehian Iruritako Mª Jose Salaburu eta Begoñak Oronozko gurutze Aizpuruari eta Iruritako Begoña Argaini 30-25 irabazi zieten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun