Apirilaren 30ean, larunbata, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean egin zen Baztango Bakarlarien Lehiaketa. Lehengo saria Leire Aiestaranek eraman zuen Olaztira. Esku soinuaren laguntzaz egin zuen bere emanaldia. Bigarren saria Manuel Eskauriazak irabazi zuen, tronparekin egin zuen erakustaldiagatik. Sari berezia eman zioten laura Garcia Itarteri klarinetearekin egin zuen lanagatik. 13 eta 16 urte arteko 16 gazte aritu ziren egun osoan zehar euren kantuak eskaintzen.
Epaimahaia Jose Luis Ocon (tronboi irakaslea), Erike Borgo (piano irakaslea), Manuel de la Riva (piano iraskaslea) eta Pilar Alonsok (Fidah-eko lehendakaria) osatu zuten.