Baztan Errugbi Taldeak Zilarrezko Kopa irabazi du Mallorcan

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 16a

Hondartzan jokatzen den torneoa izaten da Mallorcakoa Utzitako argazkia.

Maiatzaren 14ean, larunbata, Old Partneronians taldearen aurka lortu zuten garaipena

Maiatzaren 14ean, larunbata, jokatu zen Mallorca Beach Rugby Torneoa Mallorcako hondartzetan. Baztango Errugbi Taldeak bi talde eraman zituen torneoan jokatzeko, A taldekoak lehenengo kanporaketan kaleratuak izan ziren eta B taldekoak zilarrezko mailako finalera iritsi eta garaipenarekin etxeratu ziren.

18 taldek hartu zuten parte torneoan eta Baztango Rugby Taldeko B taldeak finaleraino iristea lortu zuen. Finalean aurrez aurre Old Partneronians talde Ingelesa izan zuen.

Baztan Rugby Taldekoak bi eta hutsekoarekin galtzen hasi ziren. Baina partidari buelta eman eta hirunako berdinketa lortu zuten. Horregatik luzapenean erabaki zen nor izango Zilarrezko Torneko garailea. Lehen tantoa egiten zuen taldeak lortu zuen garaipena. Baztandarrek jokaldi dotore baten ondoren tantoa egin eta kopa etxeratzea lortu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun