“Breve historia de la invasión de Navarra (1515-1530)” liburua argitaratu du Pedro Esarte elizondotarrak. Historialari eta idazle baztandarrak apirilaren 28an, ortzeguna, aurkeztu zuen Pamiela argitaletxearekin argitaratutako liburua.
Liburu berri honekin, Esartek 2001. urtean argitaratu zuen “Navarra, 1512-1530 conquista, ocupación y sometimiento militar, civil y eclesiastico” lana eguneratu du. Aurrekoaren egitura eta oinarri bera jarraitzen du, baina laburbildutako lana da. Lana laburtzeko orduan Esartek Aitor Pescadorren laguntza izan du.