Udaberriko Feria apirilaren 29an eginen da Elizondon

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 28a

Ahari lehiaketak ere ikusmina pizten du. Artxiboko argazkia

Ortziral osoan izanen dira ekitaldiak, ahari lehiaketa, azoka, dantza eta musika uztartuz

Aziendak eta bertze produktuak etxetik edo baserritik karrikara ateratzeko, apirilean Baztanen egiten den hitzordu nagusia gainean da. Apirilaren 29an, ortzirala, eginen da Udaberriko Feria Elizondon. Baztan Balleko Udalak, Bertizko Partzuergo Turistikoaren, Elizondoko Herriaren eta Cederna-Garalur elkartearen laguntzarekin antolatu du eguna.

Aziendak eta bertze produktuak etxetik edo baserritik karrikara ateratzeko, apirilean Baztanen egiten den hitzordu nagusia gainean da. Apirilaren 29an, ortziralean, eginen da Udaberriko Feria. Baztan Balleko Udalak, Bertizko Partzuergo Turistikoaren, Elizondoko Herriaren eta Cederna-Garalur elkartearen laguntzarekin antolatu du eguna.

• 10:00etatik aitzinera azienda feria Merkatuko Plazan. Toki berean eginen da ahari lehiaketa ere.

• 10:00etatik 13:30era, bertako produktuen azoka Foru Plazan.

• 11:00etan bildots err­tzearen erakustaldia Merkatuko Plazan.

• 11:00etan txistulariak.

• 12:00etan Baztango dantzarien saioa.

• 12:30ean txalaparta emanaldia.

• 12:30ean Baztan-Zopen dastatzea.

• 13:30ean ahari lehiaketako sari banaketa Merkatuko Plazan.

• 17:00etatik 19:00etara bertako produktuen feria.

• 17:00etatik 20:00etara dantzaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun