Martxan da Elizondoko Bestetako II. kartel lehiaketa. Lehiaketa irekia da eta parte hartzaileek nahi hainbertze lan aurkez ditzakete. Irabazleak 300 euro eta zikirorako bi txartel jasoko ditu.
Oinarrietan aipatzen da kartel guztietan “Santioak 2011” agertu beharko dela. Kartelaren neurria 50x70-koa izanen da, edozein teknika erabil daitekeelarik. Lanak saritu eta publikatu gabeak izan beharko dira. Euskarri digitalean aurkezteaz gain inprimatutako orri bat ere aurkeztu beharko da gutienez A-4 neurrian inprimaturik.
Lanak bidaltzeko epea ekainaren 5eko 12:00tan akituko da. Elizondoko Herriko etxeko buzoian sartu beharko dira. Posta arruntez bidaltzekotan ekainaren 1a baino lehen igorri beharko dira Herriko Etxea, Jaime Urrutia4 . 31700 Elizondo helbidera.