Jesus Gaztanbide eta Santiago Larre dira mus txapelketako irabazleak

Ttipi-Ttapa 2011ko apirilaren 27a

Irabazleak eta sarituak Elizondoko zaharren egoitzan. Juan Mari ONDIKOL

Elizondoko zaharren egoitzako txapelketan 22 bikotek hartu zuten parte

Jesus Gaztanbide lekaroztarra eta Santiago Larre azpilikuetarrak irabazi zuten Elizondoko zaharren egoitzan jokatu zen mus txapelketa. Irabazleek 41 puntu lortu zituzten. Bi punturen aldearekin garaitu zuten Agapito Morante eta David Baranguanek osatutako bikotea.

Jesus Gaztanbide lekaroztarra eta Santiago Larre azpilikuetarrak irabazi zuten Elizondoko zaharren egoitzan jokatu zen mus txapelketa. Irabazleek 41 puntu lortu zituzten. Bi punturen aldearekin garaitu zituzten Agapito Morante eta David Baranguan bikotea.

Mus txapelketaz gain, Seiko karta jokoko eta partxiseko txapelketak ere egin ziren. Seiko jokoan irabazlea Juan Jose Durruti izan zen eta bigarren postua Kontxita Elizetxek lortu zuen. Partxis jokoan irabazlea Felisa Santacecilia izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun