Herrietako alkateek ez dutela talde politikorik ordezkatzen adierazi dute

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 26a

Udalak ez duela beraien lan egiteko gogoa eskertu diote

Apirilaren 1ean izandako Batzar Nagusiaren ondorioz Diario de Noticias egunkarian argitaratutako artukuluan ez dela egia erraten uste dute Amaiur, Aniz, Arizkun, Arraioz, Azpilkueta, Be­rroeta, Elbete, Elizondo, Erratzu, Gartzain, Irurita, Lekaroz eta Zigako alkateek, baita Baztangoiza eta Erbereheako junteroek ere. Beraiek sinatu eta TTIPI-TTAPAra igorritako idatziak dioenez, «lehenik eta behin, garbi geldi daiela herrietako alkateek ez dugula talde politikorik ordezka­tzen eta ezker abertzalea ez dagoela Batzar Nagusian. Beraz, ezker abertzaleak ez du deus proposatu, alkate talde batek egin zuen proposamena azken Batzar Nagusian». Alde horretatik, alkateek ez zuten «inondik inora ere, legea ez betetzea proposatu». Beraien proposamenan Baztanen egiten diren herri lanetan bertako en­presa guztiei lehentasuna eta aukera berdinak ematea izan zela diote, «enpresa horiek dituzten lanpostuak mantentzeko, beti ere legalitatearen barnean».

Artikulu horretan aipatutakoa benetan ga­rrantzitsuak diren gaiak ez aipatzeko «estrategia»­ bat dela uste dute idatzia sinatzen duten alkate eta junteroek, hala nola, Oharrizko harrobia. «Herri lurren kudeaketa Batzar Nagusiko konpetentzia dela atzenduta eta bere gainetik pasatuta, Udalak harrobiaren gaineko erabakia hartu du. Hala ere, Batzar Nagusiak Baztango alkatearen erabakia bertan behera utzi du eta komisio bat eratu du gaia behar den bezala aztertzeko», diote. Artikuluaren idaztea Batzar Nagusiko kide ere denez, «informazioa manipulatzeko bere partiduaren mesederako eta bere helburu bakarra herrietako alkateak mintzea eta jendeaitzinean lotsaraztea» dela uste dute. Bertze aldetik, Arraiozko alkateari ere elkartasuna adierazi diote: «Batzar Nagu­sian errandakoa, agian, kontestutik kanpo gelditu zen, baina baztandar anitzen burutan dago, baita sinatzaileenetan ere, eta horrexegatik, bat egiten dugu berekin».

Euren irudiko, «orain­go Udalak ez du eskertu he­rrietako alkateen lan egiteko gogoa eta bo­ron­da­te ona, eta beti gure kontra jarri dira elkar­l­anean aritu beharrean».

Ezker Abertzaleak ere erantzuna

Ezker Abertzaleak ere gogor erantzun dio Ba­tzar Nagusiaz Diario de No­ticiasen «ida­tzitako ge­zur eta faltsuke­riei». Ezker Abertzaleak Ba­tzar Nagusietan duen ordezkaritza bakarra azken udal hauteskundeetan hartutako bi zinegotziak direla diote, «baina alder­dien lege antidemokrati­koagatik hauek ezin izan dute beren kargua hartu». Mozioa aurkeztu zuten Baztango alkateen eta Ezker Abertzalearen artean kazetariak eginten duen lotura «gezur hu­tsa» dela azpimarratu dute, «he­rrie­tako alkateen hautaketa ez da alder­di baten izenean egiten, herri bakoitzak batzarreen bidez hautatzen ditu». N.P. kazetaria eta Diario de Noticiasen arduradunak ere salatu dituzte, «Ezker Abertzalearen lana zalantzan jar­tze­ko helburu bakarrarekin informazio manipulatuak eta alderdikoiak behin eta berriz eman eta ba­bes­teagatik». Bailaran gerta­tzen den guziaren gibeletik Ezker Abertzalea dela pentsatzeak «gure kontrako obsesio itsua­ ber­tzerik ez duela erakusten». gaineratu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun