Preferenteen mailara igotzea lortu du Baztan Futbol Taldeak

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 26a

Baztan Futbol Taldeko jokalariak kontent, igoera ziurtatu ondotik. Diario de Noticias

Denboraldi honetan 30 partidatik 22 irabazi ditu Aukera ez du alferrik galdu Baztan Futbol Taldeak eta horrenbertzez, erregionaleko lehendabiziko maila utzi eta preferenteen kategorian ariko da heldu den denboraldian. Mailaz igo­ ala ez, partida erabakio

Aukera ez du alferrik galdu Baztan Futbol Taldeak eta horrenbertzez, erregionaleko lehendabiziko maila utzi eta preferenteen kategorian ariko da heldu den denboraldian.

Mailaz igo­ ala ez, partida erabakiorra apirilaren 16an jokatu zuen Iruñeko San Jorgeren kontra Uharten eta Josema Osaca­rren mutilek ez zuten hutsik egin. Sailkapen nagusian San Jorgeri puntu bakarreko aldea aterata, Nafa­rroako prefenteen mailara buelta­tzea lortu du.

Denboraldi ona osatu dute baztandarrek. Izan ere, jokatu dituzten 30 partidetatik 22 irabazi egin dituzte, bortz berdindu eta hiru galdu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun