BEO ailegatu da

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 26a

Oianko GARDE

Udalak Euskararen Ordenantzak onartu dituela jakinarazteko, ekitaldia antolatu zuen­ Baztango Euskalgin­tzak apirilaren 9an. Fanfa­rrearen musikaz lagundurik, Euskararen Ordenantzak irudikatzen dituen BEO superheroia Elizondoko karriketan­ ibili zen bere eto­rreraren berri emanez eta eskuorri informatiboak banatzen. Urteta­ko lanaren ondotik, Euskalgintzak bereziki pozgarritzat jo­ du Or­de­­nan­tza hauek Udalean onar­tu izana, udal admi­nistrazioaren barne-­erabileran, herrita­rrekiko harre­manetan eta udalerriaren gizarte-bizitzan ere, euskararen erabilera arautu eta normalizatzeko aurrerapausu haundia baita. Halere, lana ez da oraindik­ akitu, hurrengo urratsa ordenantzak martxan jar­tzea izanen baita, herritar guztien hiz­kuntza-eskubideak bermatzeko eta baz­tan­dar guztien ­laguntzaz egin beharrekoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun