Elizondoko Medikuaren Etxea izan zenak erabilera berriak izanen ditu

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 26a

Gizarte zerbitzuei eta erakundeei utzi die Udalak

Elizondoko Medi­kua­ren etxea izan zenak Bidelagun, Cocemfe eta Anfas elkarteak eta gida baimena atera­tzeko zerbitzuak eskainiko ditu. Hala eraba­ki zuen Udalak apirilaren 11ko plenoan. Etxea­ren zati bat Osasun Sailaren­tzat izanen da azterketa psikoteknikoak eta gi­da baimenari dagoz­kion ber­tze tramiteak egi­teko. Bertze zatia Anfas, Bidelagun eta Cocemfe elkarteen­tzat izanen da.

Medikuaren Etxea orain gutti arte 0-3 urte artekoen haur eskola izan zen. Goitik beheiti erabe­rritua eta egokitua izan da. Etxe barruko banaketa aldatu, oztopo arki­tektonikoak kendu eta sarrera egokitu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun