N-121-B errepidean mozketa eginen da apirilaren 27an

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 26a

Asteazkenean, 14:00etatik 14:15era leherketak eginen dira Arraioz inguruan

Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuaren Errepideen Kontrol eta Kontserbazio Zentrotik jakinarazi dutenez, N-121-B errepidea 15 minutuz moztu eginen dute apirilaren 13an, asteazkena, 14:00etatik 14:15era. Hain zuzen, Arraioz eta Oharriz inguruan eraginen du mozketak 46. eta 47. kilometroen artean, Irurita eta Elizondo arteko saihesbidea egiteko lanetan leherketak eginen direlako. Oharriz auzorako sarbidea ere, NA-4405 errepidea, moztu eginen da ordutegi berean, auzo horretatik Arraiozerako irteeran, Baztan errekako zubia baino lehenxeago.

Baztan aldera doazen ibilgailu arinek, edo Baztanetik Irun eta Iruña aldera joan nahi dutenek Almandoz eta Irurita arteko NA-2540 errepidea erabil dezakete denbora tarte horretan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun