Ortzegun Santuan jokatuko dira Laxoako bi partida

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 20a

Arraiotzen eta Donezteben izango dira partidak

Eskualdeko gainontzeko kirol taldeek Aste Santua dela eta atsedena izanen dute.

XXXIII. Laxoa Txapelketako bi partida jokatuko dira apirilaren 21ean, Ortzegun Santu egunean. Arraiotzen eta Donezteben jokatuko dira partiduak.

Arraiotzen, goizeko 11:30tan jokatuko du Arraiotz A-k Irurita B-ren aurka. Partidu hau lehenengo jardunaldiko errekuperaketa da.

Arratsaldez, Donezteben jokatuko dute. 16:30etan Doneztebe A, Arraiotz B-ren aurka ariko da. Partidu hau laugarren jardunaldiko aurrerapena da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun