55 urteko langilea larri zauritu da Arizkungo Aintzialde auzoan

TTIPI TTAPA 2011ko api. 19a, 18:47

Helikopteroan eraman dute zauritua ospitalera

Telefono poste batean lanean ari zela erori egin da

Arizkungo Aintzialde auzoan, Larrain baserri inguruan lanean ari zela telefono poste batetik erori eta larriki zauritua suertatu da 55 urteko langilea apirilaren 19an, asteartea, 14:30 aldera. Langileak buruan kolpe haundia hartu du eta konortea galdu du hasieran, baina gero bere onera etorri da. Lurraren kontra kolpatu ondotik hezur hausturak ere izan ditu. Elizondoko mediku-erizainekin batera, larrialdietarako helikoptero medikalizatua ere bidali dute Elizondora eta zauritua 16:00ak baino lehenxeago ingresatu dute.

Foruzaingoa gertaera ikertzen ari da eta itxura batean, langilea igoa zegoen postea hautsi egin da eta sei metro inguruko altueratik erori da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun