Apirilaren 14ean bere irekieraren urtemuga betetzen du Elizondoko Jorge Oteiza Museo Etnografikoak. Hori dela eta ate irekien jardunaldia dute gaurkoa. Iaz zabaldu zituen berriz ere ateak Javier Ciga artistaren lanekin. Eraberean, Museoan XX. mende hasierako Baztango bizitza nolakoa zen ikus daiteke.
Puriosenea Etxean dago kokaturik Jorge Oteiza Museoa, Elizondoko etxe zaharrenetakoa da. Museo etnografikoak Baztango memoria gordetzea du helburu bertako ohitua eta tradizioak bilduz.