Haur Kantari Jaialdiko finalistak

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 12a

Apirilaren 2an Elizondon jokatu zen Haur Kantari Jaialdian hainbat izan ziren kantuan aritu ziren neska-mutikoak. Baina horietatik batzuek baino ez dute lortu igande honetan (11:30) Iruñeko Gaia­rre antzokian eginen den finalerako txartela. Elizondoko kanporaketatik eskualdeko hauek ariko dira: Iturengo Joare Taldea, Bortzirietako Bortziriak taldea, Lekarozko Leire Onsalo, Berako Larun eta Axuriak taldeak, Leitzako Leire Erbiti eta Goizuetako Ainhoa Zabaleta.

Parte hartu duten in­gu­­­­­ruko bertzeak hauek­ dira: Berako Irantzu eta Maddi Mikelarena, Ituren­go Do re mi eta Lagun taldeak, Baztango Ikastolako Amestuak taldea, Lekarozko institutuko taldea, Doneztebeko taldea, Lesakako Aitziber Iratzoki eta Kriskitin taldea eta Baztango Xixo taldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun