Baztango Ezkerrak bere zerrenda eta proiektuak aurkeztu ditu

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 12a

Alicia DEL CASTILLO

Florentino Goñi buru duen Baztango Ezkerrak bere zerrenda aurkeztu du maia­tzaren 22ko udal hauteskundeei begira. «Hainbat sentsibilitate politikotako» jendea biltzen duen taldea dela adierazi dute, honako hauek osatua: Florentino Goñi­ (Oronoz-Mugairi), Iñigo Iturralde (Elbete), Beñardo Amiano (Amaiur), Elena Arretxea (Elizondo), Resu Elizagoien (Amaiur), Fermin Barazabal (Azpilkueta), Guillermo Etxe­nike (Irurita), Unai Apeztegia (Elizondo), Lourdes Oharriz (Elizondo), Isabel Mikelarena (Oronoz-Mugaire), Javier Iturralde (Zozaia), Maite Goñi (Elizondo) eta Mila Amiano (Elizondo). Euren proiektuetako bat Baztan inguruan industriagune bat sortzea da, eta enpresa ttikien sorreran laguntzea. Aldi berean, «bildutako baliabi­deak baino gehiago ez gastatzeko» konpromisoa hartu dute. 0-3 urte arteko hau­rren eskolaratzea, hezkuntzan euskarari lehentasuna ematea eta euskara ikasi nahi duten helduei laguntzea, oinarrizko osasun zerbitzua bermatzea, abeltzainekin elkarlana bilkuren bidez, beha­rrezkoak diren obra publikoak baino ez... Horiek guztiak aipatu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun