Bizikletan ere euskararen alde

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 12a

Oianko GARDE

Astelehenean, hilak 11, pasatzekoa zen Korrika 17ren atarian, hainbat ekitaldi egin dira Baztanen. Martxoaren 27an, erraterako, Euskarazetamol antzezlana ikusteko aukera izan zen Iruritako Gizarte Bilgunean. Arrakastatsua izan zen, 90 lagun bildu baitziren eta jendeari aunitz gustatu baitzitzaion. Apirilaren 2an, bertzalde, Korrika Besta egin zen. Eguneko ekitaldietako bat Amaiurtik Elizondo­ra egindako bizikleta martxa izan zen eta 30 bat lagun bildu ziren. Elizondon bazkaldu eta gero, arratsaldean fanfarre bertso-poteoan 40 lagun inguru ibili ziren eta gaueko kontzertuekin Gaztetxea bete egin zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun