Asteburu kultural osatua prestatu du Berroetako Gure Ametsa elkarteak

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 12a

Ortziraletik igandera hainbat ekitaldi izanen dira

Aurten bosgarren aldiz, Asteburu Kulturala antolatu du Berroetako Gure Ametsa elkarteak, Udalaren, Baztandarren Biltzarraren, Beolaren eta Jauregia esnekiak-en laguntzarekin. Ortziral honetan, apirilak 15, hasi eta igandean, hilak 17, akituko dira.

APIRILAK 15,ORTZILERIA

• 17:00etan Saharako erre­fuxiatuen aldeko sentsibilizazio tailerra, Arantxa Gamioren eskutik. • 18:00etan txokolatada. • 20:30ean afaria. • 21:30ean mus txapelketa. Sariak bi afari Beolan eta Jauregia esnekien produktuak izanen dira.

APIRILAK 16, LARUNBATA

• 11:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00­­etara sendabela­rren ikastaroa Itziar Salegiren eskutik. 15 euro kostako da eta izena emateko deitu 661 015820 edo 659 779892ra. • 18:00etan ipuin kontaketa Osiorekin. • 21:00etan bertso eta kantu afaria. Txartelak salgai daude. Aitor Olano Antillaren kantu ema­­naldia eta Bittor eta Amaia Elizagoien ber­tsolarien saioa izanen dira. Santxotena akordeoilariak alaituko ditu bazterrak.

APIRILAK 17, IGANDEA

• 11:00etan Nafarroako Herri Kirol jolasen bosgarren eta azken saioa. Baina euria egiten badu, Iruritan jokatuko da. Hiru kategoriatan ari dira lehian neska-mutikoak, kimu, haur eta ka­de­teen mailan, eta eskualdekoak ere badi­ra. Kimuen mailan, Igan­tzitik bi talde parte har­tzen ari dira –Unanu eta Abelu– eta Baztandik Basaburua. Haurre­tan eta kadeteetan, bai proba konbinatuetan eta bai sokatiran ere, Basa­burua da eskual­de­ko­ bakarra. Le­rro hauek­ idaztera­koan hiru ziren jokatutako jardunaldiak, eta bai baztanda­rrek eta bai igantziarrek emai­tza onak eskuratuak zituzten ordurako. Kimuen mailan, Unanu taldea eta Basaburua ziren sailkapen buruan, eta haurretan, proba konbinatuetan biga­rre­nak ziren baztandarrak. Sokatiran ere Baztango hau­rrek ederki moldatzen direla erakutsia dute, B multzoan eurek baitziren aitzinetik. Kadeteetan proba konbinatuan bigarrenak ziren Basaburukoak eta sokatiran, berriz, lehendabizikoak.

• 14:00etan bazkaria

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun