Xaloa Telebistaren web orri berria

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 12a

Interneteko atari be­rria estreinatu du Xaloa Telebistak: www.xaloatelebista.com. Emititzen dituen saio gehienak paratu dituzte eskura webgunean: Ur eta Lur, Nire Herrie, Mendialdean bizi, Bes­tak, Ikusten, Erreportajeak... Albiste laburrek eta astero aldatzen den inkesta batek osatzen dute web orria. Bideoak igotzeko aukera ere badu. Xaloa Telebista 1997­an hasi zen emiti­tzen. He­rrietako albiste, gertaera, magazine eta erre­portajeez gain, orain­ Nafarroako hainbat he­rritako erreportajeak ere egiten ditu He­rriz Herri proiektuaren barne. Hauek guztiak ere web­gu­ne berrian ikus daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun