Ortziraleroko hitzordua Lekarozen

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 12a

Errugbian ari nahi dutenei gonbita luzatu die Baztan Errugbi Taldeak. Ortziralero 20:00etan biltzen dira Lekarozen, eta interesatua dagoena harat ager daiteke. Horrez gain, errugbi eskola ere martxan paratua dute. Lekarozen eskaintzen dira klaseak, 18:00etan, Manex eta Peioren eskutik. Honat ere interesa duen edozein ager daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun