Baztan eta Ultzamako errugbilarien besta larunbat honetan eginen da

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 12a

Artxiboko argazkia Urtero urtero jendetza biltzen da Larraintzarko frontoian, errugbilarien besta honetan. Artxiboko argazkia

Gauerdian, bidaia agentzian gastatzeko bonoa eta bertako produktuak zozketatuko dira

Baztan Errugbi Taldearentzat ekonomikoki ekitaldirik garrantzi­tsuena den urteroko bes­ta larunbat honetan, apirilak 16, eginen da, beti bezala, Larraintzarko frontoian.

21:30ean aratze afaria izanen da eta ondotik kantu zaharrak eta sorpresak izanen dira. Afaltzera joan nahi dutenentzat, apirilaren 12an akitzekoa zen txartelak erosteko epea. 00:30etik aitzinera Jalisko Band taldearekin dantzaldia izanen da, eta gero, AK DJ-a.

Kontzertuaren erdian, eta aurten berrikun­tza gisa, zozketak eginen dira, 02:00etan. Alde batetik, 500 euroko bonoa zozketatuko da Divertis bidaia agentzian gastatzeko. Bidaietan, bainue­txeetan, lan­de­txeetan edo hoteletan gastatzeko izanen da. Bertzetik, eskualdeko produktuak ere zoz­ketatuko dira.

Halere, hori guztia baino lehen, eskualdeko gaztetxoek erru­g­bian murgiltzeko arike­tak egiteko aukera izanen dute arratsaldean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun