Baztango NaBaik Arraiozko alkatea salatuko du “akusazio faltsuengatik”

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 5a

Apirilaren 1eko Junta Generala Juan Mari ONDIKOL

Sotero Etxandik eraikuntza enpresak nahi erara aukeratu izana leporatu dio udal gobernu taldeari apirilaren 1eko Junta Generalean

Apirilaren 1ean egin zen Baztango udal plenoa iskanbilatsua suertatu zen. Nafarroa Baik (NaBai) Sotero Etxandi Arraiozko alkateari salaketa jarriko dio. Arraiozko alkatearen arabera herriko obrak egiteko enpresak nahi erara aukeratzen ditu NaBaik.

Apirilaren 1ean egin zen Baztango udal plenoa iskanbilatsua suertatu zen. Nafarroa Baik (NaBai) Sotero Etxandi Arraiozko alkateari salaketa jarriko dio. Arraiozko alkatearen arabera herriko obrak egiteko enpresak nahi erara aukeratzen ditu NaBaik.

NaBaiko kideek apirilaren 1eko udal plenoan Soterok errandakoak aktan jartzeko eskatu zuten, euren eskubide judizialak aitzinera eraman ahal izateko.

Baztango zazpi alkatek eskualdeko enpresei lan publikoak ematea proposatu zuten eta lehendik ere hori egiten zela leporatu zieten udal gobernu taldekoei, “lege haustea izan arren”. Martin Garde NaBaiko zinegotzi eta hezkuntza eta kulturako ordezkariak horrelakorik gertatu ez denaren frogak aurkeztu zituen. Horregatik, NaBaik ez du ulertzen bertze alkateek aurkeztutako mozioa eta Etxandiren kontrako salaketa eginen duela jakinarazi du.

 

Harri ateratzea

Elizondo eta Irurita arteko saihesbidea eraikitzeko harri ateratzea ere aztertu zuten Junta Generalean, hasera baten Nafarroako Gobernuak baimendua. Batzorde batek ikerketa eginen du azken izendapena egin aurretik. NaBairen arabera PSIS bati dagokio eta Nafarroako Gobernuak erran du baimenik lortu ezean desjabetzetara joko duela.

 

Telefono mugikorrak

Baztango Junta Generalak jakinarazi zuenez, lan-talde bat sortuko da telefono mugikorren estaldura hobetzeko. Eskualdeko gune aunitzetan ez baitago estaldurarik. Batzorde horren kide izanen dira Lander Santamaria zinegotzia, Luis Roldan Almandozko alkatea eta Peio Obregozo Iruritako alkatea. Apirilaren 1ekoa izan zen legealdi honetako azken Junta Generala. Eta bide batez Baztango herrietako alkate berrien aurkezpena egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun