Joseba Tapiak bere azken diska aurkeztuko du apirilaren 2an Amaiurren

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 1a

Joseba Tapiak bere azken diska aurkeztuko du Amaiurren. Artxiboko argazkia

Barazkigintza ekologiko ikastaroa ere antolatu du Otsondo Barride Elkarteak

Otsondo Barride Elkarteak emanaldi ederra antolatu du apirilaren 2rako: Joseba Tapia etorriko da Eta tira eta tunba bere azken diskoa aurkeztera. Azken gerra karlistako bertsoak musikatu ditu azken lan honetan Tapiak, karlistek eta liberalek ida­tzitakoak, hain zuzen.

Apirileko lehen larunbatean Amaiurko Herriko Ostatuan eskainiko du kontzertua, diskoan lagun izan duen txarangarekin batera. 20:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak 8 euro balio ditu. Ondotik, Talde Basak antolatutako kantu afaria eginen da Gaztelu Elkartean.

Barazkigintza ekologikoa

Barazkigintza ekologikoaren inguruko ikastaroa ere antolatu du Amaiurren Otsondo Barride Elkarteak, gizarte segurantza/agrarioan edo langabezian dagoen edozeinentzat.

Sei saio eginen dira: apirilaren 19an, 26an eta 28an eta maiatzaren 3an, 5ean eta 10ean. Amaiurko Otsondo gelan izanen dira, 17:00etatik 20:00etara.

Izena emateko epea apirilaren 10ean akituko da eta parte hartu nahi dutenek 659 099309 telefonora deitu beharko dute edo otsondo@terra.es helbidera idatzi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun