Baztango Ezkerra talde independienteak sentsibilitate politiko desberdinak biltzen dituela adierazi zuen ostiraleko aurkezpenean. Batzarre eta Ezker Batuaren laguntzarekin sortutako alderdiak Elizondoko Kultur Etxean datorren legealdirako proposamenak eta zerrendak aurkeztu zituen. Eskualdeko industria guneak eta enpresa txikiak bultzatu nahi dituzte.
Zerrendaburu Florentino Goñi Telletxea (Oronoz-Mugairi) da eta zerrenda hauek osatzen dute. Iñigo Iturralde Elizetxe ( Elbete), Beñardo Amiano Magirena (Amaiur), Elena Arretxea Mitxelena (Elizondo), Resu Elizagoien Etxagarai (Amaiur), Fermin Barazabal Irigoien (Azpilikueta), Guillermo Etxenike Iñarrea (Irurita), Unai Apeztegua Petrirena (Elizondo), Lurdes Oharriz Martikorena (Elizondo), Isabel Mikelareana Domec (Oronoz-Mugairi), Jabier Iturralde Etxeberria (Zozaia), Maite Goñi Otxandorena (Elizondo) eta Mila Amiano Magirena (Elizondo). Ordezkoak Juan Bautista Iribarren Etxeberria (Elizondo) eta Agustin Migeltorena Etxenike (Berroeta) dira.
0-3 urte artekoen eskolaratzea aztertuko dute. Baita euskararen irakaskuntza hezkuntzan eta helduen artean euskara ikasteko erreztasunak eman ere.
Baztandarren osasun zerbitzuak hobetu nahi dituztela esan zuten. Nekazaritzari eta abeltzantzari dagokionez “ezin dugu ahantzi gure ekonomiaren ardatz nagusia direla eta lagundu beharreko sektorea dela”.
Gastuak jaisteko beharrezko diren lan publikoak soilik eginen dituztela azpimarratu zuten.