Filmak grabatzeko toki aproposean bizi garela dirudi, maiz aukeratzen baitituzte zinema zuzendariek Baztango herriak. ETBrentzat ekoizten ari diren Sabin filmean ere Baztango irudiak agertuko dira. Izan ere, Sabino Aranaren bizitzari buruzko pelikula hau grabatzeko, Elizondoko arkupeetan eta Istikonea etxeko balkoian, Iruritan, Bertizen eta Erratzun ibili dira. Gainera, extra bezala hainbat baztandarrek parte hartu dute.