Nafarroako Ingurumen Arloko Baliabidea Zentroak antolatutako tresna elektriko eta elektronikoen birziklapenari buruzko Lotu zaitez birziklapenari erakusketa ibiltaria Elizondon eta Almandozen egon da berriki. Elizondon udaletxe ondoan egon zen, eta Elizondoko ikastetxeetako eta Lekarozko institutuko ikasleek parte hartu zuten, hainbertze herritarrekin batera. 300 bat lagun pasatu ziren erakusketatik eta antolatzaileen ustez, arrakastatsua izan zen. Almandozen bi egunez egon zen, eta Almandoz eta Zigako ikastetxeen eta herritarren bisita hartu zuen. Autobusa herri batera ekartzeagatik 50 euro bertzerik ez dira ordaindu behar.