Meokik eta Arraztoak irabazi dute Antxitoneako paleta txapelketa

TTIPI TTAPA

Juan Mari Ondikol

Unai Meoki eta Dani Arraztoa txapeldun izan dira Elizondoko Antxitonea trinketeak antolatutako paleta goma txapelketaren kategoria nagusian. Martxoaren 19an jokatutako finalean Kiko Jaen eta Eduardo Urtxegiri 40-37 irabazi zieten. Bigarren mailan, Miguel Bidegain eta Mikel Argarate izan dira txapeldunak, finalean Kotte Plazari eta Mitxel Etxenikeri 40-35 irabazita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun