Afizionatu mailako txirrindulariei zuzendutako Baztango Sari Nagusia jokatu zen martxoaren 13an Almandozen. Caja Rural taldea jaun eta jabe izan zen, taldeko Nick van Geffen holandarra izan baitzen irabazle, bigarren postua ere talde bereko Karol Domalgaski poloniarrak eskuratu zuen eta hirugarrena, Naturgas Energia taldeko Igor Merino sartu zen, 32 segundora. Laugarren postua ere Caja Rural taldeko Antonio Molinarentzat izan zela kontuan hartuz, taldekako sailkapena ere Caja Ruralek irabazi zuen. Tarteko helmugen sailkapena, proba irabazi zuen Nick Van Geffenek irabazi zuen eta mendiko sailkapena bigarren izan zen Karol Dolmagaskik.